Aurreko edizioak

2020ko edizioa

Anjel Alkain

Anjel Alkain

Anjel Alkainek urte asko daramatza euskal umorearen munduan, antzerki ikasketak egin ostean, hainbat antzerki lanetan parte hartu du, aktore eta produktore moduan. Telebistan ere hainbat urteetan ari da "wazemank", "sorginen laratza", "gure atsuak" eta hainbat telebista saiotan eta bestelako zuzeneko hainbat ekitaldietan ere aurkezle eta aktore lanetan aritzen da..

Rosa Morel

Rosa Morel

Idazkera eta eduki persuasiboak sortzeko gaitasuna sektore industrialean

Publizitate erredaktorea

Rosa Morelek 10 urte baino gehiagoko esperientzia du erredakzio digitalean. Copywriter eta erredaktore profesionala da, baita aholkularia eta konbentzimendu idazketan hizlaria ere.

Erredaktore profesionalentzako "escriviviendo" podcastaren ahotsa da eta salmenta kopuru izugarria duten enpresa komunikazioaren sektoreko bi libururen egilea: "Manual Copywriting Web" eta "Neurocopywriting, la ciencia tras los textos persuasivos". Bere hurrengo liburua 2021ean kaleratuko du Planeta argitaletxeak.

Laura López

Laura López

Mobile First Index: 2021erako erronkak

SEO lanetan jarduten dut 2012 urtetik, nire ibilbide profesionala garatuta dudan hainbat agentzia digitaletan lan egin ostean.

Egun SEO Managerra naiz Internet República agentzian SEO aholkularien taldeak kudeatuz eta Vodafone, DIA edo Santalucía moduko bezeroentzat eginiko proiektuen buru izanez.

Gainera, uztartzen dut agentzia lana nire Yoseseo.es proiektu pertsonalarekin eta SEO nahiz SEM formazioa eskaintzen dut negozio digitaleko hainbat eskolatan.

Bego Romero

Bego Romero

Konbertsio haundiko estrategiak zure negozio industrialak gehiago sal dezan Interneten.

Bego Romero naiz, Marketin Digital Aholkularia eta Aceleradora Digital Marketin Agentziako sortzailea. Zurea bezalako negozioei laguntzen diet digitalizatzen eta euren online salmentak automatizatzen ikusgarritasuna hobetzeko interneten eta euren fakturazioa areagotu. Zure negozioa da lehentasuna eta haren parte garenez, ezartzen ditugu gure helburu komuna lortzen lagunduko diguten estrategiak: hazten jarraitzea. Horregatik errazagoa egiten dugu zure marketin digitala benetan zuretzat garrantzitsua denaz arduratuz… Interneten ez dagoena ez da existitzen.

Sergio Saenz

Sergio Saenz

Onnera Group - FAGOR Parts: Fagor Industrial-en ecommerce

Chief Digital Officer (CDO) at Onnera Group

Sergio Saenz Solano 13 urteko eskarmentua duen profesionala da. Lehenengo 11ak Madril eta Bilbo artean garatu zituen, beti teknologia aholkularitzaren sektorean, zuzendaritza mailara iritsiz eta beti bezero industrialekin lan eginez, hala nola, SEUR, Madrilgo metroa, Blanco, Carrefour, Ferrovial, Gestamp, Globalia, Gamesa, TUBACEX, BSH, Danobat eta abar.

Urte eta erditik hona Sergio Onnera Groupeko Eraldaketa Digitaleko zuzendari lanetan ari da eta bere ardurapean ditu sistemak, azpiegiturak, zibersegurtasuna eta konpainia eraldatzen duten proiektu teknologikoak, prozesuak berrituz eta hobetuz.

Miren Bengoechea

Miren Bengoechea

Hanna Instruments – Ecommerce integrazioa esentzia galdu gabe

Mondragon Unibertsitatean (Oñatin) LADE (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza) karrera egin ondoren, Marketing espezialitatean, Marketin Plana ezartzeko proiektua egin nuen Goiber SLn, Legazpin, gaur egun GRUPO ONE IBERICA dena.

Goiberren hiru urtez ikasi eta profesionalki hazi ondoren, Hanna Instruments, S.L. laborategiko instrumentazio eta ur analisien fabrikatzailean hasi nintzen lanean.

Hannan, komunikazioarekin eta marketinarekin lotutako zeregin guztiak garatzen ditut, mundu mailako enpresa-talde handi bateko kide izanik, eta ahalegin horretan jarraitzen dut, egunero ikasten.

Maite Riaño Osoro

Maite Riaño Osoro

Soraluze - Negozioan inpaktatzeko estrategia digitala, zer ikasi dugu?

Marketin arduraduna SORALUCEn | Fresagailu, mandrinatzaile eta funtzio anitzeko makinak | Errendimendu maximoa, zehaztasuna.

Francisco Naranjo

Francisco Naranjo

Marketing automation: aplikazio eremuak eta B2B adibideak

Francisco Naranjo aditua da Marketin Digital eta Negozio Garapenean.

Azken urteotan lan egin du besteak beste ondorengo enpresak aholkatu eta laguntzen:

Saint Louis University , Grupo San José, Syrsa Automoción, Grupo Azvi, Acquajet, Grupo Syrsa automoción, Etiquetas Macho, Juvasa, etab.

Egun, Francisco Comunica-web.com agentziako zuzendari orokorra da eta enpresei aholkularitza eskaintzen die marketin, eraldaketa digital eta negozio garapenaren arloan.

Francisco Naranjok klaseak ematen ditu hainbat negozio eskolatan marketin eta salmenta, analitika digitala, inboud marketing eta ecommerce gaiei buruz.

Webgune honetako cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu HEMEN