Aurreko edizioak

2019ko edizioa

Enrique Dans

Enrique Dans

Marketing digitala berrinterpretatzen arlo industrialean: balioa emanez

Enrique Dans IE Business Schoolen berrikuntza irakaslea da 1990. urtetik hona. Santiago de Compostelako Unibertsitatean Biologian lizentziatu eta gero MBA bat egin zuen Instituto de la Empresan, UCLAn Informazio Sistematan doktoratu zen (Ph.D.) 1996 eta 2000 urteen artean eta doktoratu osteko ikasketak egin zituen Harvard Business Schoolen.

Ikertzaile, dibulgatzaile eta aholkulari gisa egin dituen lanetan aztertzen du pertsonengan, enpresengan nahiz gizartearen osotasunean berrikuntza teknologikoak duen eragina. Bere irakaskuntza eta IE Business Schoolen Senior Advisor lanez gain Enriquek hainbat startup eta enpresa kontsolidatu aholkatzen ditu, ohiko kolaboratzailea da sarearekin eta teknologiarekin harremandutako komunikabide nazional nahiz nazioartekotan eta egunero idazten du 2003tik hona bere orri pertsonalean, enriquedans.com, berrikuntzari buruz gaztelaniaz dagoen leku ezagunenetakoan.

“Todo va a cambiar” best-seller lanaren egilea da eta urriaren 22an argitaratuko du bere “Viviendo en el futuro” obra berria, teknologia gure mundua nola aldatzen ari den ulertzeko gakoak dituena.

Álvaro Peña

Álvaro Peña

isocialweb.com: Adi penalizazioa!! Zer egin alerta bat jasotzean? 

iSocialWeb eta Virality Media-ko fundatzaileetatik bat. Egun SEO zuzendari bi enpresatan, egunero milioika bisita kudeatzen dituzten eurek sortutako proiektuekin. SEO zuzendari gisa, iSocialWeb –en, partaide da Brico Depôt, Intersport, Eden Springs, Housfy… moduko enpresak hazten laguntzeko orduan, bihurtze eta negoziora bideratutako SEOtan espezializatuak. Txostengilea da SEO ekitaldietan eta formatzailea enpresa pribatu eta masterrentzat.

Patricia Heras Peñafiel

Patricia Heras Peñafiel

CMZ enpresako kasu praktikoa

Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziaduna UPV/EHUn, Publizitate eta Enpresa Komertzialean masterra egina (ESIC Business&Marketing School) eta graduondokoa Zuzendaritza Komertzial Marketinean.

Esperientzia du 10 urte baino gehiagoz publizitate agentzia eta marketin digitalean. Bi urte CMZko Marketin eta Komunikazio Zuzendari gisa.

CMZ makina-erreminta ekoizlea da 1945etik. Egunez egun lan egiten dugu gure bezeroei emateko kalitate, fidagarritasun eta zehaztasun handiko CNC tornuak. Gure erronka da iraunkortasunez hazten jarraitzea, gure gaitasunak handituz, esfortzuak batuz beti produktu lehiakor bat eskaintzeko giza talde kualifikatu, konprometitu eta motibatu batekin. Gure xedea da kontsolidatutzea gure nazioarteko presentzia europar erreferente izateko txirbil harroketa mekanizatuaren sektorean.

Leire Escurza

Leire Escurza

Medop enpresako kasu praktikoa

Marketin teknikari gisa 17 urte baino gehiagoko esperientzia duen profesionala, Administrazioa eta Enpresa Zuzendaritzan formatua eta Zuzendaritza Komertzial eta Marketinean masterra duena.

Niri ibilbide profesionalaren zati handi bat Staples multinazionalean garatu dut, proiektu ezberdinetan parte hartuz eta ekintza ezberdinak eginez, euren artean ondorengoak: Marketin Planean parte hartzea, emaitzen analisia, kostuen kontrola, azterlanak egitea eta lehiakideen analisia. Ingelesa hizkuntza ofiziala den inguruan lan egiten ohitua.

Egun Medop-en egiten dut lan marketin teknikari gisa; lan eginez merkaturatzeko produktu berrien garapen, exekuzio nahiz sustapenean eta enpresaren produktu eta produktu familia estrategikoak indartzean, marketin  ekintza ezberdinen analisi kualitatibo eta kuantitatiboak egiteaz batera hauek baloratu eta balizko zuzenketak egiteko beste eginbehar batzuen artean.

Itziar Cenoz

Itziar Cenoz

clickindustrial.es enpresako kasu praktikoa

Itziar Cenozek, Teknikerreko Marketing & Digital Business zuzendari gisa dituen erantzukizunen baitan, pentsatzen, garatzen eta kudeatzen du Clickindustrial.es plataforma. Deustuko Unibertsitatean lizentziaduna da Zientzia Ekonomiko eta Enpresaritzan eta ICEM-ESICen graduondoa duena Nazioarteko Marketinean eta Digital Business-an. Gainera, International Coach Federation-ek eta Escuela Europea de Coaching-ek akreditatua du Executive Coach gisa. Bere ibilbide profesionalaren zati handien enpresa industrialetan garatu du, 11 urtez erantzukizun lanpostu ezberdinak izanaz Irizar SocCoop-en eta azken 12 urteotan Marketing & Digital Business Zuzendari gisa Teknikerren. Espezializaturik dago B2B ingurune industrialetako negozioen garapenean #Branding #Komunikazio eta #Digital Business estrategien bidez.

Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko marketin masterretan irakasle gisa laguntzen du eta aholkatzen ditu industria enpresak bere espezialitatean.

Iñaki Lecue

Iñaki Lecue

UX da Marketing berria

Beti izan dut giza portaera eta beharrak ikertzeko interesa. Horregatik, batxilergo humanistikoa egin ondoren, Psikologian graduatu nintzen Deustuko Unibertsitatean, Antolakuntza Psikologiara bideratu nintzelarik eta marketinean interes berezia erakutsi. Enpresa eta ikerketa talde ezberdinekin kolaboratu ostean, Marketin Aurreratuaren Unibertsitate Masterra egin nuen Deuso Business School-en.

2015ean Zorraquinoren taldera iritsi nintzen bat egiteko Ikerketa, Merkatu eta Joera alorraz. Hasierako interes berak tenkaturik, aukera berriak, joerak eta berrikuntza eremuak aztertzen ditut gure bezeroei proposamen eta konponbide onenak eskaintzeko.

Inés Pascual

Inés Pascual

“Marketing aginte panelak Power BI-rekin"

Inés Pascual Iglesias Deustuko Unibertsitatean ikasitako Sistema Ingeniaria da, ESICen Ekintzailetza eta Enpresa Kudeaketa programa egina du eta baita BigData eta Business Intelligence masterra ere Deustuko Unibertsitatean, Ingeniaritza Fakultatean.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko irakasle/ikertzailea da 2017tik, bere hezitzaile arloa bideratu duelarik enpresen digitalizaziora, Business Intelligence tresnekin eginiko datuen analitikara, bigdata teknologietara eta tresna digitalekin produktibitate pertsonalaren alorrean eginiko sentsibilizaziora.

Gaur egun batez ere enpresa nahiz profesionalentzako formazioa eskaintzen dihardu, aholkularitzan edota enpresa eta administrazio publikoari zerbitzu zehatzak eskaintzen. Hogeita bost urteko esperientziarekin milaka formazio ordu eskaini ditu bai unibertsitatean bai kanpoan, aurretiaz hezitzaile eta aholkulari freelance gisa eta egun unibertsitatearen baitan.

Webgune honetako cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu HEMEN