Aurreko edizioak

2011ko edizioa

Guillermo Villaroig

Guillermo Villaroig

"Online marketinaren arazo eta aukerak industria sektorean"

Overalia-ko bazkide fundatzailea da. Overalia web garapenean eta Online Marketinean espezializatutako agentzia da eta 560 bezero baino gehiago ditu eta 1740 proiektu garatu ditu. Guillermo aitzindaria izan da Espainian SEOan eta web analisian (Overalia da GoogleAnalytics-en bigarren aholkularitza baimendua 2006an Espainian). Guillermo eta bere taldeak Googlen DoubleClick Digital Platform-en ziurtagiria dute kanpaina digitalen kudeaketa integralerako.

Bere ibilbidean, Espainian egiten diren Online Marketineko ekitaldi nagusiekin elkarlanean aritu da, baita ere hainbat unibertsitaterekin: Deustuko Unibertsitatea, Alacanteko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU edo Teheraneko Mahan Business School nazioarteko negozio eskola. Espainiako profesional bakarra da 11 urtez jarraian Mountain View-n egiten den Google Analytics-n partnerren nazioarteko bileran parte hartu duena.

Aurkezpena ikusi
Alfonso Alcántara

Alfonso Alcántara

“Ez dira sare sozialak, pertsonak dira”

Alfonso Alcantara Gomez 2.0 aholkularia da. Profesional, erakunde eta ekintzaileei aholkularitza ematen die ondoko arloetan: ospe digitala, estrategia profesionala eta lanbidea.

Hizlari eta irakasle jarduera bizia du, aurrez-aurre zein internet bidez.

Gaur egun Andaluziako Lanbide Kontseilaritzako sare sozialen arduraduna eta Manolo Recio kontseilariaren (Twitterren @reciomanolo) aholkularia da.

Madrilgo Erkidegoko Gazteentzako Lan Poltsako zuzendari eta Andaluziako Lanbide Zerbitzuan lanbide-aholkularitza programen koordinatzaile izan zen.

Yoriento.com blogaren egilea da eta jarduera bizia du sare sozial horizontal (Twitter (@yoriento), Google+ eta Facebook) zein profesionaletan (Linkedin) eta 2.0 ingurunean, oro har.

1994tik dabil erakunde, profesional eta ekintzaileentzako coaching lana, argitalpenak, proiektuak, ikastaroak eta jardunaldiak egiten. Argitalpenen artean, Tu empleo en 40 pasos (Balearretako Enpresarien Konfederazioa, 2000) eta la Red de Contactos (Andaluziako Junta, 2002) azpimarratu daitezke, besteak beste. Gaur egun, enpresetako pertsonen coaching eta garapen profesionalari buruzko lan berri bat idazten ari da.

Granadako Unibertsitatearen Psikologia Lizantziaturako sari berezia.

Aurkezpena ikusi
Eli Garcia

Eli Garcia

"Webguneak nazioartekotzea ez da itzultzea soilik"

HP enpresan (Madrilen) formakuntza programa batean parte hartu ondoren, bertan hasi zen lanean teknologia aholkulari gisa, segurtasun eta azpegitura arloetan. Jaioterrira bueltatzea erabaki eta Mondragon Unibertsitatean irakasle hasi arte ibili zen HPn. Garai horretan, proiektu handietan lan egin eta informatika-azpiegiturak hobetuta, enpresa handien produktibitate eta eraginkortasuna hobe kudeatzen direla ikusi zuen.

AGaur egun Mondragon Unibertsitateko Etengabeko Irakaskuntza taldeko kide da, Online Marketineko irakasle. Bereziki, enpresentzako formakuntzaz arduratzen da. Bere ikerkuntza arlo nagusia web-analitika da.

Web-analitikaz gain, marketing digitalari buruzko ikastaro espezializatuak koordinatzea da gehien maite duen lanetako bat, amaieran aurkezten dituzten proiektuen bidez, ikasleen garapena ikusten duelako. "Oso pozgarria da", dio Elik.

Alde akademikoari dagokionez, informatika ikasleei marketing digitalari buruzko eskolak ematen dizkie. Web aplikazio berritzaileak sortzen lagundu eta benetako enpresarako bidea erakusten die.

Aurkezpena ikusi
Victor Puig

Victor Puig

"Industria sektoreko markak online kudeatzen"

Ikasketeei dagokionez, Victor Puig kazetaria da eta Komunikazio Interaktibo, Telekomunikazio eta Multimediari buruzko Europako Masterra du.

Los contenidos cuentan blogean (victorpuig.es) online ospeari eta sarearen erabilerari buruzko hausnarketak idazten ditu. Unibertsitateekin eta enpresa erakundeekin elkarlanean aritu ohi da irakasle gisa (La Salleko Brand Community Management, Inesdi, Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatearen eta La Vanguardiaren Online Komunikazio Proiektuen Masterra, Cebek, Deusto, Mondragon Unibertsitatea, Rovira i Virgili) eta online marketinari, interneterako edukien estrategiei eta sare sozialen erabilerari buruzko hainbat biltzar eta ekitalditan parte hartu du hizlari eta moderatzaile gisa.

Bere lan-ibilbidea Interneti oso lotuta egon da 1996tik eta negozio eredu ezberdinak ezagutu ditu: editoriala (La Vanguardia Publicaciones), atariak (Excite), merkataritza elektronikoa (BOL), eduki eta negozio garapena (MTV), bilatzaileetako marketin agentziak (Overalia) eta aholkularitza 2011ko otsailetik.

Aurkezpena ikusi
Luis Blanco Urgoiti

Luis Blanco Urgoiti

"Marketin digitala, informazioa eta ezagutza euskal industria enpresa txiki eta ertainen elkarte batean"

Zuzenbidean lizentziatua. Abokatutzan masterra. Industria Zuzenbidean espezializatua 1994tik. Amerikako abokatu bulego batean (Europako Zuzenbide gaietan) eta Hiriko Hondakin Solidoekin lotutako enpresa batean (hau ere amerikarra) lan egin du.

1997tik AVEQ-KIMIKAko idazkari orokorra da. Industria Kimikoaren Espainako Federazioko Zuzendaritza Batzordeko eta Ingurugiro Batzordeko kidea,Confebasken Ingurugiro Batzordeko kidea.

Aurkezpena ikusi
Eva Muñoz

Eva Muñoz

"Industria-enpresetan, buruak marketin digitaleruntz esnatzen"

va Muñoz Rubio. Arkitektura eta autogintzarako beiragintzan lider den Guardian enpresaren Marketin eta Komunikazio saila, Europan. Ekonomia-zuzenbidean lizentziatua. 15 urteko esperientzia Guardianen salmenta eta marketin sailean.

Aurkezpena ikusi
Ander Olariaga

Ander Olariaga

"Ikasbideak eta etorkizuneko estrategiak Orbearen marketin digitalean"

Ander Olariaga Orbeako Marketin Managerra da. Olariagak Orbearen marketin estrategia berriak definitzeko erronka hartu du, hiru urte baino gehiago hainbat merkatu globalen arduradun aritu eta, besteak beste Madaus eta Kaikun, marketin eta produktu arduradun gisa esperientzia bildu ostean.

Aurkezpena ikusi
Antton Tomasena

Antton Tomasena

"Bezerori online formakuntza eskaintzea, Alfaren marketin estrategia gisa"

Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatua, Lincoln Unibertsitatean (Erresuma Batua). Zuzendaritza Orokorrean graduondoa, Kantaluniako Universitat Obertan eta Marketin Zuzendaritzan masterra, Gipuzkoako Marketin eskolan.

Anttonek esperientzia luzea du zuzendaritza postuetan. Zerbitzu (Ibermatica, besteak beste) enpresetan zein Mondragon taldeko industria-enpresetan aritu da.

Aurkezpena ikusi

Webgune honetako cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu HEMEN