Aurreko edizioak

2012ko edizioa

Daniel Torres Burriel

Daniel Torres Burriel

"Nola ekin web proiektu bati etorkizuneko erabiltzaile esperientzia zainduz"

Daniel Torres Burriel Erabiltzaile Esperientzia (UX) aholkularia da. UX Learn, Erabiterraztasunari eta Erabitzaile Esperientziari buruzko eskolaren sortzailea. UX irakaslea hainbat masterretan: Enpresen Administrazio Elektronikoa (Zaragozako Unibertsitatea), Web Analitika, Erabiltzaile Esperientzia eta Online Marketina (Madrilgo K-School) eta Online Marketina (Alacanteko FUDESEM). Blogiako bazkidea.

Aurkezpena ikusi
Jesus Lizarraga

Jesus Lizarraga

"Mugiarazi zure marketin estrategia"

Informatika injinerua Mondragon Unibertsitatean (MU) eta Konputazio Masterra Staffordshire Unibertsitatean (Erresuma Batua). CISCOren Egiaztagiria (CCNA) eskuratzeko irakasle homologatua. Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Informatika Saileko kide 1992tik.

MGEPen informatika sistemen segurtasun arduraduna izan da 8 urtez eta komunikazio sareei eragiten dieten arazoak gertutik ezagutu ditu. 10 ikerketa proiketu baino gehiagotan parte hartu du, eta kontratupean enpresa zein administrazio publikoetan.

Egun, Mondragon Unibertsitateko " Social and Networking Technologies " taldeko kide da. Era berean, ikerlari (social median) eta irakasle lanak uztartzen ditu (injinerutzan eta enpresetan)

Aurkezpena ikusi
Fernando Maciá

Fernando Maciá

"Nazioarteko posizionamendua bilatzaileetan"

Bilatzaileetarako posizionamendu estrategietan aditu entzutetsuenetako bat. Web optimizazioan, trafikoaren analisian eta posizionamendu estrategietan aintzindari izan zen, 2001ean. Human Levels Communications enpresaren sortzaile eta zuzendaria da.

Informazio Zientzietan lizentziatua (Ikus-entzunezko espezializatea) Madrilgo Complutensean, Marketin Zuzendaritzan masterra ICADE/FUNDESEMen eta MBA Executive Fundesem Business Schoolen. Injineritza ikastaroak ere egin zituen Fort Worthen (Texas, AEB) Tarrant County Junior Collegen.

Marketinari buruzko hainbat libururen egilekide da: 2006an Anaya Multimediak argitaratu eta 2009 eta 2012ean eguneratutako "Posicionamiento en Buscadores" (bilatzaileetarako marketinari buruz gaztelaniaz plazaratu zen lehen liburua), "Marketin online" (2010), eta "Técnicas avanzadas de posicionamiento en buscadores" (2011). 50 artikulu tekniko baino gehiago argitaratu ditu ondoko gaiei buruz: marketin digitala, informazioaren arkitektura, posizionamendu organikoa bilatzaileetan, web analitika eta higiezinen online marketina.

Marketin irakaslea da Espainia eta Latinoamerikako hainbat unibertsitate eta negozio-eskoletan. Maiz parte hartzen du nazio zein nazioarteko jardunaldi eta mintegietan, hizlari gisa.

Aurkezpena ikusi
Jose Llinares

Jose Llinares

"Estrategia da, Inozo"

Online marketin aholkularia, bilatzaileetan eta sare sozialetan espezializatua. Effective Talk marketin agentziako zuzendaria. Formakuntzaz, soziologoa; marketin eta publizitatean espezializatua, Alacanteko Unibertsitatean. UPCn multimedia ikasketak eta Fundació UPCn Interneterako aplikazioak garatzeari buruzko graduondoa egin ostean, bere lana web garapenera bideratu zuen.

Gaur egun JWT agentziarekin elkarlanean dabil. Horretaz gain, hainbat ikastaro eta masterretan parte hartzen du irakasle gisa: Fundesem, ESIC&ICEMD, Tractor (CEU San Pablo) edo Whole Social (IAB),besteak beste.

Nurun Spain-en Interactive Marketin Optimization saila zuendu zuen. Agentziako bezeroen (Gallina Blanca, L´Oreal, Wilkinson eta McDonalds, besteak beste) bilatzaileentzako estrategiak, sare sozialak eta web-analitika bere ardura ziren.

Hori gutxi balitz, Evento SEO, Madrilen egiten den SEO adituen biltzar profesionalaren antolakuntzan parte hartzen du, Erresuma Batuan argitaratu den ‘Dominate your market with Twitter- Tweet your way business success‘ liburuaren egilekide da eta Conciertos Barcelona webgunea sortu du.

Aurkezpena ikusi
Joseba Alberdi

Joseba Alberdi

"Kliken araberako ordainketaren aukera"

Sistemen Injinerutza ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean eta 2006 urtetik, ULMA Packaginen Marketin eta Komunikazio arduraduna da.

Plastikozko filmarekin lan egiten duten makinak diseinatu eta egiten ditu Ulma Packagingek, bereziki elikagaien industriarentzako, baina beste sektore batzuk alde batera utzi gabe, "medical" eta "ez-elikadura", esaterako. Espainia mailan liderra da eta mundu mailan errefentzia garrantzitsua; 16 herrialdetan filialak ditu eta beste 50 baino gehiagotan, enpresa banatzaileak.

Aurkezpena ikusi
Guillermo Villaroig

Guillermo Villaroig

"Mahai-ingurua"

Overalia-ko bazkide fundatzailea da. Overalia web garapenean eta Online Marketinean espezializatutako agentzia da eta 560 bezero baino gehiago ditu eta 1740 proiektu garatu ditu. Guillermo aitzindaria izan da Espainian SEOan eta web analisian (Overalia da GoogleAnalytics-en bigarren aholkularitza baimendua 2006an Espainian). Guillermo eta bere taldeak Googlen DoubleClick Digital Platform-en ziurtagiria dute kanpaina digitalen kudeaketa integralerako.

Bere ibilbidean, Espainian egiten diren Online Marketineko ekitaldi nagusiekin elkarlanean aritu da, baita ere hainbat unibertsitaterekin: Deustuko Unibertsitatea, Alacanteko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU edo Teheraneko Mahan Business School nazioarteko negozio eskola. Espainiako profesional bakarra da 11 urtez jarraian Mountain View-n egiten den Google Analytics-n partnerren nazioarteko bileran parte hartu duena.

Enrique Ancín

Enrique Ancín

"Marketin ataria"

Ekonomia Zientzietan lizentziaduna EHUn. 30 urte baino gehiago antolakuntza eta informatika proiektuak zuzentzen, hainbat negozio sailetan: Enpresa Baliabideen Plangintza (ERP), produktuen diseinua, Project Management, Bezeroekiko Harremanak Kudeatzeko Sistemak (CRM), telekomunikazioak... Gaur egun enpresaren 2.0 ekimenak bultzatu eta koordinatzen ditu.

Aurkezpena ikusi
Eduardo Urrestarazu

Eduardo Urrestarazu

"Sare sozialak: nekazariarekin komunikatzeko eremu"

Eduardo Urrestarazu marketin eta salmenta zuzendaria da Bellota Agrisolutions enpresan. Patricio Echeverria Korporazioaren negozio honek nekazaritzarako makineriarentzako osagarri eta soluzioak diseinatu, egin eta saltzen ditu, eta merkatuko liderra da; 80 herrialde baino gehiagotan saltzen du eta Amerika, Europa zein Asian ditu fabrikak.

Zuzenbidean lizentziaduna eta Praktika Juridikorako diplomaduna, Nafarroako Unibertsitatean. Kanpo Merkataritzan espezializatutako MBA Madrilgo IE Business Schoolen. Eduardok esperientzia luzea du nazioartean, 70 herrialde baino gehiagotan. Azken urteotan, hainbat sektoretako enpresen salmenta eta marketinaren ardura hartu du; Talleres Escoriaza (TESA) eta Azcoyen Industrial enpresetan, esaterako.

Aurkezpena ikusi
Elena Tres

Elena Tres

Inerzia Taldea

Elena Tres Cruz (Iruñea, 1971) Industria Psikologian lizentziaduna da, Salamancako Unibertsitatean. Goi Zuzendaritza tituluduna, Enpresa Institutuan; Giza Baliabideen Zuzendaritza masterra, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko CUIFE-Enpresa Ikerkuntza eta Formakuntzarako Unibertsite-Eskolan. Laneko Arriskuen Prebentzioan Goi-Mailako teknikaria. Kalitate-ikuskaritzarako IRCA zertifikatua du.

Madrilen hasi zen lanean. 1994 urtean, ARGENTARIA-LEADER LINEn Giza-Baliabideen Sailean lehenengo, eta SEGOVIAKO AURREZKI KUTXA ETA BAHIETETXEAn, ondoren. 1996 urtean, GRG-BALIABIDE OROKORREN ZUZENDARITZA SAra joan zen; hemen ere, Giza-Baliabideen sailean aritu zen.

2000. urtetik Iruñean bizi da. DELTA aholkularitza enpresako Antolakuntza, Kalitate eta Giza-Baliabideen saileko aholkulari lanean aritu da; eta ondoren, San Juan de Dios ospitaleko Giza-baliabide, Kalitate eta Antolakuntza zuzendari izan da. 2008tik Inerzia Taldeko zuzendari exekutiboa da.

Aurkezpena ikusi

Webgune honetako cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu HEMEN