Carlos Pujana
Webguneak salmenta prozesuan laguntzen nau
IZAR Cutting Tools SALeko Zuzendari Gerentea da.
Enpresako Zuzendaritza Orokorraren mugarri garrantzitsuena Boroan eraiki zen fabrika berria izan zen, 15 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa, zeina 2008ko martxoan inauguratu zen eta munduko barauts fabrika modernoenean bilakatu den.
Azkenik, nabarmendu nahiko nuke, IZARen egin dudan lana “Euskal Manager 2011” sariaren bidez aitortua izan dela. Sari honek, Euskadiko kudeatzaile onena saritzen du, EITBek eta ekonomiako prentsak antolatzen du eta epaimahaia euskal patronalek osatzen dute, CEBEC, ADEGUI eta SEAk.
Beste alde batetik, 2005etik 2008ra, AMTko lehendakaritza hartu nuen. AMT makina erremintarako osagarri, osagai eta erreminten fabrikatzaileen Espainiako elkartea da.
2009tik gaur egunera arte, ASLEko lehendakaria naiz. ASLE Euskadiko lan-sozietateen elkartea da eta Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen ditu egoitzak.
2011ko urtarrilaz geroztik, HSS Research Forumeko lehendakari ere banaiz; nazioarteko erakunde horrek Parisen du egoitza, eta altzairu fabrikatzaileak eta Europako ebaketako tresnen fabrikatzaile nagusiak elkartzen ditu, altzairu lasterreko soluzio berriak garatzeko helburuarekin, amaierako erabiltzaileak egiten dituen mekanizazio prozesuei begira tresna eraginkorragoak fabrikatu ahal izateko.
Aurkezpena ikusi