Aurreko edizioak

2015ko edizioa

Sandra Navarro

Sandra Navarro

Eraldaketa digitala, beharrezko aldaketa

Industria Injinerua Zaragozako Unibertsitatean (proiektua Holandako TU Delft Unibertsitatean). Negozioen Administraziorako MBA masterra, Ceste Nazioarteko Negozio Eskolan. PMP® (Project Manager Professional), PMI®n.

2008tik sektore digitalean egiten du lan. Interneten negozio-ereduen garapen eta optimizazioan espezializatutako Flat 101 agentzia digitalaren bazkide-sortzailea da.

Negozio digitalen ereduak garatzen eta proiektu digitalen konbertsio eta optimizazioa hobetzen iaioa da. Proiketu digital batean hobetu daitezkeen gakoak identifikatu eta horietan lan egiten du, konbertsioa eta errentagarritasuna hobetzeko.

Adibidez, ondoko bezeroen negozio digitalak hobetzeko lan egin du Flat 101ek: TIBA Group, Amnistía Internacional, Sanitas, Heraldo de Aragón, Diario de Navarra, Aprendemas, Reciclados y Demoliciones San Juan, Ibernex Ingeniería, Lamparayluz, Scanfisk...

Flat 101en aro hau baino lehen, 10 urtez aritu da askotariko enpresa, sektore eta industrietan nazioarteko proiektuak zuzentzen: Philips Semiconductors, Philips Components, NXP, Master.D, MindYourGroup...

E-commerce, CRO eta proiketuen kudeaketari buruzko ezagutza eta esperientzia guzti hau hainbat negozio eskolatan zabaltzen du; ESIC, Fundesem edo ESDENen, esaterako.

Gustavo Lascurain

Gustavo Lascurain

Enpresa baten adibide praktukoa: ¿Zer gertatu da nire merkatuan?

Gustavo Lascurain eibartarra Industria injinerua da, Nafarroako Unibertsitatean eta MBA Madrilgo Complutensen.

Tekniker Teknologia Zentroan hasi zuen bere lan ibilbidea, Produkzio Saileko Industria aholkulari. Ondoren, Accenture-en Sevillako bulegora joan zen, Industria Aholkularitza ildoa sortzera. Accenture-etik Tel Aviveko American Israeli Paper Mill-entzako eta Sevillana de Electricidadentzako lan egin zuen; produkzio prozesuak optimizatzen eta neurgailuen merkatu elektrikoaren liberalizaziorako Endesaren sistema komertziala prestatzen, hurrenez-hurren.

Sevillatik Eibarrera bueltatu eta Goialde doitasun eta serie-mekanizazio enpresaren fabrika-zuzendari izan zen. Enpresa hau inguruko makina-erreminta etxe nagusien eta autogintza talde garrantzitsuen (Ford Motor Company, Volkswagen edo BMW, besteak beste) zuzeneko hornitzailea da. Bi urte geroago, enpresaren kudeatzaile izendatu zuten eta merkatua autogintztaik haratago zabaltzeko erronka hartu zuen bere gain. Danimarkako Sauer Danfossekin proiektu handiak lotu zituen. Proiektu berriek enpresaren inbertsioak dinamizatu zituzten; eta fabrikazio zeluletan automatizazio maila altua erdietsi eta fakturazioa bikoiztu zuten.

2008etik Pasabanen zuzendari nagusia da. Papergintzan tradizioa zuen familia-enpresa honek paper eta kartoizko akabera prozesuentzako ekipo-ondasunak diseinatu eta sortzen zituen. Enpresa profesionalizatzeko prozesua martxan jarri eta konpetibitatea hobetzea (Asiako inbertsio gaitasunaren ondorioz, salmenta prezioek jaitsiera gogorra jasan berri zuten) izan ziren Lascurainen erronka nagusiak.

Zazpi urte pasata, talde lan biziari esker, papera eta kartoia mozteko makinen salmentan mundu mailako liderra da Pasaban eta zenbiat sektore berezitan teknologia aitzindari; adibidez, diru-paperaren sektorean. 80ko hamarkadan hasi zuen nazioarteko jardunaldua eta gaur egun mundu osoko 40 herrialde baino gehiagotara esportatzen du produktuen %97a.

Ainhoa Isasi

Ainhoa Isasi

Etengabeko hobekuntza prozesua Sarikiren online estrategian

Elgoibarren jaio zen 1984ean. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna da -Marketin Espezialitatea-, Mondragon Unibertsitatean (2007). Metrología Sarikin marketin eta komunikazio arduraduna da 2007tik. Marketin estrategiko eta eraginkorra definitu, garatu eta jarraipena egiteaz arduratzen da.

Ondoko arloetan du esperientzia: estrategia hausnarketa, online zein offline marketin planak, community manager, merkatu-ikerkuntza, ekitaldien antolakuntza, bezeroen gogobetetzea, orientazioa eta antolakuntzarako I+G proiektuak. 2009tik Metrología Sarikin I+G proiektu teknologikoen kudeatzaile administratiboa.

Pablo Rodríguez

Pablo Rodríguez

Lasterketetan denbora neurtzen denetik, azkarrago egiten da korrika

Pablo Rodriguez 2013an hasi zen NC SERVICEren salmenta eta marketun sailean lanean. Geroztik, etengabeko hobekuntza eta kanal komertzial berriak bilatzeko prozesuetan parte hartzen du, CORREA fresatzaileak berregin eta nazio zein nazioarteko merkatuetan saltzeko. Autogintza sektorerako makina-herramintaren inportazioa ere garatzen du, FIVES LANDIS artezteko makinena, batez ere.

Profil teknikoa du eta HIPERBARICen hasi zuen bere lan-ibilbidea (enpresa hau, NC SERVICE bezala, INMOBIOPRES HOLDINGena da), goi-presio bidezko hotzezko pasteurizagailuak diseinatu, sortu eta saltzeko elkarlanean. Hasieran lehen prototipoak sortzeko materialen erresistentzia kalkulazten zuen, ondoren horniduran aritu zen, eta azkenik, salmenta alorrean.

Pablo Industria injinerua da, ICAIren ETS eskola teknikoan.

Pablo Jimenez

Pablo Jimenez

Google Adwordsi esker bezero eta salmenta gehiago lortzea

Marketin digitalean eta online komunikazioan erreferentziazko aditua. Otromarketing.es – pensamiento digital–en sortzaile eta zuzendaria. 1000informes.com eta HSOren bazkide eta sortzaile-kidea. Marketin lizentziaduna, Marketin Zuzendaritza eta Kudeaketa Komertzialari buruzko masterra, ESICen. Google Adword Partner.

Blocnusterren hasi zuen bere lan ibilbidea eta bertan aritu zen bi urtez. Irlandan ibili ostean, 2000. eta 2004. urteen artean TNT Express enpresarentzako lan egin zuen, Marketin eta Komunikazio Saila koordinatzen. Ondoren, Hydro Building Systemsen hasi zen; bertan HBS alumafelen Marketin, Komunikazio eta Salmenta Pangintza Saila zuzendu zuen 2005 eta 2012 amaiera bitartean, Espainia eta Portugalen.

Negozio eskola eta unibertsitateek antolatutako mintegi, ikastaro eta hitzaldietan ohiko parte-hartzailea da. 2500 profesional baino gehiagoren irakasle izan da eta hainbat hitzaldi eman dutu marketin digital, harreman-marketin, komuniazio eta pertsonen marketinari buruz.

Jesus Lizarraga

Jesus Lizarraga

Estrategia digitala jarri dut martxan, nola jakin asmatu ote dudan?

Informatika injinerua Mondragon Unibertsitatean (MU) eta Konputazio Masterra Staffordshire Unibertsitatean (Erresuma Batua). CISCOren Egiaztagiria (CCNA) eskuratzeko irakasle homologatua. Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Informatika Saileko kide 1992tik.

MGEPen informatika sistemen segurtasun arduraduna izan da 8 urtez eta komunikazio sareei eragiten dieten arazoak gertutik ezagutu ditu. 10 ikerketa proiketu baino gehiagotan parte hartu du, eta kontratupean enpresa zein administrazio publikoetan.

Egun, Mondragon Unibertsitateko " Social and Networking Technologies " taldeko kide da. Era berean, ikerlari (social median) eta irakasle lanak uztartzen ditu (injinerutzan eta enpresetan).

Iñaki Lakarra

Iñaki Lakarra

Gure bila badaude... aurkituko gaituzte

Iñaki Lakarra Mondragon Unibertsitateko irakaslea da. 20 urte baino gehiagoko esperientzia izan du prestakuntza enpresetan, erakundeetan eta erakundeetan.

Telematika Ikertzaile gisa, enpresentzako inplementazio proiektu ugari egin ditu. Marketing Digitalean arloetako masterretako koordinatzailea eta hizlaria bilaketa-motorren kokapenean espezializatuta dago.

Ana Nieto

Ana Nieto

Bideo-marketina industria enpresetan: nola erakarri bezeroak bideoen bidez

Ekonomialaria eta Marketin masterra. 20 urtetik gorako esperientzia du marketinaren eta teknologia berrien alorrean, enpresa txiki eta ertainei begira.

Web Empresa 2.0 marketin digital agentziaren zuzendaria. Marketin Digitalari buruzko Sareko Eztabaidaguneraren zuendari eta marketin digitalari buruzko blog baten egilea.

Marketin digital, posizionamendu eta bideo bidezko marketinaren alorretan 100 enpresa proiektu baino gehiago zuzendu ditu.

Hainbat libururen egilea. Azken biak: "La Web de la Empresa 2.0" eta "Triunfa con tu ebook".

IE Business School, Inesdi eta beste zenbait negozio eskolatan hizlari eta irakasle. Web Empresa 2.0 blogaren idazlea.

Aurkezpena ikusi

Webgune honetako cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu HEMEN