Eli Garcia Informatikan Ingeniaria da.
HP konpainiaren Madrilgo egoitzan heziketa programa hautakor bat jarraitu ondoren, bertan hasi zuen bere ibilbide profesionala segurtasun eta azpiegituren arloko aholkulari tekonologiko gisa. Ondoren norabide aldaketa eman zuen, jatorrira itzuliz, Mondragon Unibertsitatean irakasle izateko. Garai horretan, hainbat proiektu garrantzitsutan lan egiteko aukera izan zuen eta azpiegitura informatikoak hobetzeak enpresa handien produktibitate eta eraginkortasuna hobe kudeatzen laguntzen duela ikusi zuen.
Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko Online Marketineko etengabeko prestakuntza taldearen partaidea da eta enpresei eskeinitako trebakuntzan espezializatua dago. Web analitika da bere ikerketa arlo nagusia.
Web analitikaz gain, gehien gustatzen zaion eginkizunetako bat marketing digitalaren inguruan ematen diren ikastaroak koordinatzea da. Horri esker, ikastaroaren amaieran aurkezten dituzten proiektuen bidez, parte hartzen duetenen eboluzioa ikusteko aukera paregabea dauka. Eliren hitzetan, hori "oso pozgarria da".
Arlo akademikoari dagokionez, informatika ikasleen Marketing Digitaleko irakaslea da. Bertan, web irtenbide berritzaileak garatzen lagundu eta benetako enpresarako bidea erakusten die bere ikasleei.
« VolverGalderaren bat egin nahi edo biltzarrari buruzko informazio gehiago behar baduzu info@ndusmedia.org helbidera idatzita jar zaitezke gurekin harremanetan. info@indusmedia.org
Ondoko telefono zenbakira dei dezakezu:
943 000 999
Copyright 2011 IndusMedia.org